Nola irits gaitezke Bilbora?

Oharra:

  • Parte-hartzaileek bidaia prestatzeko ardura izango dute, horiei lotutako kostuak barne.
  • Ez da anezka-ibilgailu zerbitzurik emango.
  • Bilbok duen kokapen geografikoari esker lur gaineko zein aireko garraio loturetan giltzarri da, eta hainbat lotura ditu estatu mailako zein Europako leku ugarirekin.

 

Hegazkinez:

Estatu mailako konpainiez gain (Iberia barne), Bilboko Aireportuan beste konpainia batzuk ere badira, besteak beste, Lufthansa, Air France, Air Berlin eta Ryanair, eta zuzeneko hegaldiak daude hainbat aireportu handira, esaterako Madril, Frankfurt, Munich, Paris, Londres edo Bruselara eta Espainiako hiri askotara.

Hainbat aukera daude aireportutik hiri erdigunera iristeko:

Autobusez

Bizkaibusa, Bilbo-Aireportua A3247 linea
Autobusa egunero dabil goizeko 06:00etatik gauerdira arte, eta 20 minutuero abiatzen da aireportuko heldueren solairutik TERMIBUSera, Bilboko hiri barruko eta hiri arteko geltokira. Bezeroei arreta eskaintzeko mostradorea eta txartelak saltzeko leihatila heldueren solairuan daude. Autobusak hiru geldialdi egiten ditu hiri barruan: Recalde zumarkalea 14, Moyúa plaza eta Kale Nagusia 74 (azken hori dago jauregitik gertuen).
Prezioa: Joaneko prezioa: 1,45 €.

Taxia

Ezkerraldeko Taxi Federazioko taxiek Bilboko Aireportuan zerbitzua eskaintzen dute 24 orduetan asteko 7 egunetan. Taxia aldez aurretik erreserba daiteke, telefonoz edo webgunean dagoen inprimakiaren bitartez.
Tarifa eta erreserbei buruzko informazio gehiago jasotzeko, egin klik hemen.
Oharra: aireportutik hiriaren erdigunera taxiz iristeak 21 eta 26 euro artean balio du.

 

Trenez:

Zenbait trenbide sare elkartzen dira Bilbon, eta, hortaz, lur gaineko garraioa aukera ona da.  

Bilbao Abando geltokia (Iparreko Geltokia)
Plaza Biribila, 2 , 48001 - Bilbo

Bilbo-Abandoko geltokitik Euskalduna Jauregiraino doazen lineak:
Aldiriko lineak: C1, C2 eta C3 (San Mames geltokia).
Metro lineak: 1/2 (San Mames geltokia)
Tranbia: A (Euskalduna geltokia)