Konferentziari dagokionez

Nor etorri beharko litzateke?
  • · Berdintasun, aniztasun eta inklusioaren sektoreetan lan egiten duten tokiko eta eskualdeetako ordezkari hautetsiak eta langileak.
  • · Gizarte zibileko erakundeak, adituak eta irakasleak.
  • · Nazioarteko sare eta erakundeetako ordezkariak.
Zergatik etorri?
  • · Berdintasuna, aniztasuna eta inklusioa ezinbestekoak dira komunitate erakargarriak garatzeko eta herritar guztien bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzeko.
  • · Berdintasunari, aniztasunari eta inklusioari buruzko CMREren 2018ko konferentzia leku ezin hobea izango da bizilagunen potentziala ahal bezainbeste aprobetxatuko duten komunitateak eraikitzen ikasteko.  
Zer eztabaidatuko da?
  • · Berdintasuna, aniztasuna eta inklusioa toki mailan loratzen ikastea. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunetik, herritarren parte hartzeraino, LGBT+ eskubideetatik etorkinen integrazioraino.
  • · Aztertuko dugu nola egin dezaketen aurrera Europako eskualde eta udalerriek gizarte anitzago, parekideago eta inklusiboagoak izateko bidean, herritar guztiak etxean senti daitezen.
  • · Landuko ditugun gaien artean izango dira, besteak beste, giza eskubideak, Administrazioa eta zerbitzu publikoak, enplegua, bazterketa intersekzionala, Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko helburuak eta Emakumeek eta Gizonek Tokian Tokiko Bizimoduan izan behar duten Berdintasunerako Europako Gutuna.