EUDEL- Euskadiko Udalen Elkartea
EUDEL Euskadiko udalgintzaren erreferentea da, eta solaskide baliagarri eta eraginkorra da Tokiko Gobernuen eta gainerako erakundeen arteko harremanean, politika publikoen koordinazioan eta adostasunean. Elkarte gisa, bere egiteko nagusia denok elkartzeko moduko espazioa eskaintzea da, Tokiko Gobernuen interes orokorrak ordezkatuz. Bere helburuen artean, hauek nabarmendu behar dira:
- · Tokiko Gobernuen eta beste erakundeen arteko solaskidetza elkartzea, politika publikoak diseinatu, prestatu eta betearazteko asmoz.
- · Udal autonomia sustatu eta defendatzea.
- · Espiritu eta konpromiso europarra garatzea Euskadiko Tokiko Gobernuen artean, euren parte-hartzea eta ordezkaritza sustatuz Europako eta nazioarteko erakundeetan.
EUDELek Europarekiko konexioa ahalbidetzearen alde egiten du lan, Euskadiko udalen ekintzak eta praktika onak ezagutaraziz eta Euskadiren interesei erantzuten dieten Europako politiken definizioan parte hartuz.
Europako esparruan, EUDELek Euskadiko tokiko boterea ordezkatzen du Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluan (CMRE) eta Europako Kontseiluko Toki eta Eskualde Botereen Kongresuan (CPLRE). Gainera, 2015eko uztailean, CMREk Berdintasun Batzorde Iraunkorreko (Standing Committee for Equality) Presidentzia eman zion EUDELi, eta, gaur egun, Ibon Uribe Galdakaoko alkatea dago postu horretan.
EUDELek Emakumeen eta Gizonen Tokiko Bizitzako Berdintasunerako Europako Ituna hartzen du erreferentzia gisa, eta, 2009tik, Berdintasunaren Aldeko eta Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Euskadiko Udalen Sarea (Berdinsarea) sustatzen eta koordinatzen du. Sare hori Maila Askotako Gobernantzaren Europako ereduan dago inspiratuta, eta Eusko Jaurlaritzaren babesa ere badu, Emakumearen Euskal Erakundearekiko (Emakunde) lankidetza-hitzarmenaren bitartez. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetako (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) Foru Aldundiekin koordinatuta dago.
Informazio gehiago:
EUDEL-antolakuntza eta profil instituzionala
BERDINTASUN SAILA
EUDELek Berdintasun arloan egiten duen lana (nazioarteko esparrua)
www.eudel.eus