Hainbat udalerri eta eskualdetako 500 liderrek Bilbon elkarrekin lan egitea adostu dute, berdintasuna, inklusioa eta aniztasuna Europako tokiko agendan sar dadin

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Natividad López de Munain EUDELeko ordezkari nahiz Burgeluko alkateak eta Gunn Marit Helgesen Europako Udal eta Eskualdeen Kontseiluaren (CMRE) Lehendakarikide zein Telemarkeko (Norvegia) Zinegotziak Konferentzian hartutako ondorioen dokumentuaren (cemrbilbao2018.eu orrian ikusgai) azterketa egin dute.

 CMREren Zuzendaritza Batzordeak onartutako dokumentuak - bertan udal eta eskualdeen 60 elkarte nazionaletako 248 ordezkari barne hartzen dira- guztira 17 proposamen jasotzen ditu; horietan alkateek paper garrantzizkoagoa eta ekitatiboagoa izan dezaten defendatzen da, udalerri anitz, inklusibo, solidario eta jasangarrietatik gizarte justuago bat eraikitzen lagun dezaten, guztientzat eskubide eta aukera berdintasuna lortzeko.

40 udalerri eta eskualdetako 350 emakumezkok eta 200 gizonezkok hartu dute parte, Europako eta nazioarteko erakundeekin batera, Bilbon ekainaren 11tik 13ra bitartean egindako Konferentzian.

Read more

"Basqueskola" euskal emakume alkate eta zinegotziak Rigoberta Menchurekin elkartu dira

EUDELek eta Emakundek bultzatutako euskal emakume hautetsien Sarea Konferentzian aurkeztu izan da ekimen aitzindari gisa eta praktika onen erakusle gisa, udal politikatik berdintasunaren alde egin daitezkeen gauzen artean.

Idurre Bidegurenek, Bermeoko Alkateak, eta Izaskun Landaidak, Emakundeko Zuzendariak, Basqueskola ekimena aurkeztu dute "Partaidetza, Politika, Boterea" gunearen barruan.

Basqueskola sentsibilitate politiko guztiak eta udalerri asko eta tamaina guztiak ordezkatzen dituzten emakume hautetsiek bultzatzen dute.

Read more

Berdintasunari, Inklusioari eta Aniztasunari buruzko Europako Udalerrien eta Eskualdeen Konferentzia hasi da Bilbon

 

Iñigo Urkullu lehendakariak, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Imanol Landa EUDELeko elkarteburuak, Stefano Bonaccini (CEMR) presidenteak eta Abel Caballero FEMPko presidenteak Berdintasunari, Aniztasunari eta Inklusioari buruzko Europako Konferentzia inauguratu dute gaur arratsaldean

Inaugurazio-ekitaldiaren ostean, Rigoberta Menchú Guatemalako aktibistak eta Bakearen Nobel saridunak konferentziaren hiru gaiei buruzko hitzaldi inspiratzaile bat eskaini du, eta, ondoren, eztabaidarako mahaian hartu du parte Europako autoritateekin

Hiru egunetako konferentziaren egitarauan 33 saio egingo dira, eta ehun hizlari inguru bertaratuko dira, hala nola hirietako hautetsiak, Europako erakundeetako ordezkariak eta nazioarteko beste erakunde batzuetakoak, NBE Emakumeak, Genero Berdintasunerako Europako Institutua eta Arrazismoaren aurkako Hirien Koalizioa entitateetakoak, besteak beste

Eztabaidetan toki mailan interesgarriak diren gaurkotasun handiko gaiak jorratuko dira. Honako hauek, besteak beste: emakumeek politikan parte hartzea, espazio publikoetako eta sare sozialetako segurtasuna, LGBT kolektiboaren eskubideak, laneratzea, immigranteak gizarteratzea edo gobernu irekia

Europako tokiko eta eskualdeko 500 ordezkari baino gehiago bilduko dira berdintasunari, inklusioari eta aniztasunari buruzko konferentzia honetan. Ekainaren 13an amaituko da, ondorioen agiria aurkezten dutenean

Read more