Izena online emateko azken eguna 2018ko maiatzaren 31, egun hori barne

 

Hitzaldirako izen-emate tasa desberdinak (BEZa barne) honela banatu daitezke:

 

 
Izen-emate tasa murriztuak*
Behin-behineko izen-ematea: 2018ko martxoaren 20era arte, egun hori barne
415 € 337 €
Izen-ematea: 2018ko martxoaren 21tik aurrera
550 € 450 €
Laguntzailea (bakarrik hartuko ditu alderdi hauek barne: ongietorri-harrera, koktel-gala eta Guggenheim museora bisita).
242 € 182 €
Estatuko ordezkaritzen laguntza logistikoa: ordaintzen duten 10 ordezkari bakoitzeko 1.
242 € 182 €
20 pertsona baino gehiagoko ordezkaritzei dagokienez, estatuko ordezkaritzako langile batek doako sarrera eskuratuko du.
N/A N/A

Oharra: 

Izen-emateak barne hartuko du hitzaldi-saio eta gizarte-jarduera guztien sarrera (bazkariak, kafe-atsedenaldiak, ongietorri-harrera, koktel-gala eta Guggenheim museora bisita barne).

* Izen-emate tasa murriztuak EBko batez besteko BPGd-aren % 65 edo hori baino gutxiago duten herrialde hauentzako dira: Albania, Bosnia-Herzegovina, Bulgaria, Kroazia, Letonia, Jugoslavia ohiko Mazedoniako Errepublika, Georgia, Moldavia, Montenegro, Errumania, Serbia, Turkia, Ukrania.

Laguntzaileek EZ dute sarbiderik izango ohiko bilkuretara eta gizarte-jardueretara (ongietorri-harrera, koktel-gala eta Guggenheim museora bisita) joan ahalko dira soilik.

Parte-hartzaile bakoitzak bere kabuz antolatu beharko ditu bidaia, bisa nahiz ostatua, eta horien gastuak hartu ko ditu bere gain.

Erregistratuta egon arren Konferentziara ezin etor daitezkeen parte-hartzaileei ordezko bat bilatzeko eskatzen zaie, euren izenean etortzeko. Ordezkoak proposatzen dituzten idatzizko jakinarazpenak 2018ko maiatzaren 25era arte onartuko dira: registration@cemrbilbao2018.eu. Mesedez, har ezazu kontuan jatorrizko izen-emateak ezin izango direla aldatu kanpo-saioetarako.  

 

Ordaintzeko era: Kreditu txartela edo banku transferentzia kontu honetara.

KONTUA: ES97 0128 0300 2101 0015 6104

SWIFT/BIC: BKBKESMMXXX

BANKUA: BANKINTER

TITULARRA: TISA CONGRESOS, S.L

Banku-gastu guztiak bidaltzailearen kontura izango dira.

Dirua sartzean, etorriko direnen izena adierazi modu garbian.
Erregistroa ez da konfirmatuko beraren ordainketa jaso arte.
Mesedez, bidal ezazu ordainketaren kopia helbide honetara: registration@cemrbilbao2018.eu  

 

EGIN EZAZU KLIK HEMEN IZENA EMATEKO ORAIN!

 

Izen-emateak ezerezteko politika 

Konferentziaren Idazkaritza teknikoan (registration@cemrbilbao2018.es) 2018ko maiatzaren 2a baino lehen jasotzen diren ezerezte guztiek izen-ematearen kuotaren % 50 itzultzeko eskubidea izango dute (transferentziaren gastuak izan ezik). Egun horretatik aurrera, aldiz, ez da kuota itzultzeko eskubiderik egongo. 

Itzulketa guztiak konferentziaren ostean egingo dira.