CMREri dagokionez

CMREk 130.000 hiri, udalerri eta eskualde federatu baino gehiago biltzen ditu, Europako 40 herrialde baino gehiagoko 60 elkarte nazionalen bitartez. Horrenbestez, Europa osoan tokiko eta eskualdeetako gobernuen elkarte garrantzitsuena da.

CMREk Europa batuago, baketsuago eta demokratikoagoa eraikitzea sustatzen du, tokiko autogobernuan eta subsidiariotasun printzipioa errespetatzean oinarrituz.

Honako misio hau du:

  • · Europako legerian tokiko eta eskualdeko gobernuen eta hirien izenean eragitea, eta
  • · bizipenak eta praktikak trukatzeko kide eta bazkideentzako plataforma bat eskaintzea.

CMREk, halaber, Toki Gobernu Batuen Munduko Erakundeko (CGLU) Europako atala ere osatzen du, eta horren bitartez Europako toki eta eskualdeko administrazioen kezkak nazioarteko foroetan plazaratzen ditu.

Lau urterik behin, CMREk tokiko eta eskualdeko hautetsiak, profesionalak eta adituak elkartzen ditu herritarrengan zuzenean eragiten duten gaiei buruzko iritziak eta ezagutzak trukatzeko. 2018. urteko konferentzian, honako gai hauek nola jorratzen dituzten erakutsiko dute: genero berdintasuna, LGTB+ kolektiboaren eskubideak, arrazismoa, pertsona etorkinen integrazioa eta herritarren parte-hartzea.

2018. urteko konferentzia Emakumeek eta Gizonek Tokian Tokiko Bizimoduan izan behar duten Berdintasunerako CMREren Batzorde Iraunkorraren lan programaren baitan antolatu da, eta une honetan Euskadiko Udalen Elkartea da batzordeburua (EUDEL).