Behatokia

Emakumeek eta Gizonek Tokian Tokiko Bizimoduan izan behar duten Berdintasunerako Europako Gutuna

Atzera eginez gero, 2004an CMREk proiektu handi bat abiarazi zuen: benetan genero berdintasuna lortu duen udalerri birtual bat irudikatzea, alegia —Berdintasunaren aldeko Hiri Birtuala—.

Berdintasunaren aldeko Hiri Birtualaren proiektuaren jarraipen gisa, eta proiektua errealitate bihurtze aldera zinegotzi eta alkateak animatzeko, CMREk eta bertako elkarte nazionalek Berdintasunaren aldeko Europako Gutuna idatzi zuten 2006an. Gutuna dokumentu politiko eta tresna praktiko bat da. Europa osoko berdintasunaren bertsio desberdinak biltzen ditu. Horrez gain, metodo zehatzak ere proposatu ditu toki eta eskualde mailako eskumenen esparru desberdinetan emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko, esaterako politikan parte hartzea, enplegua, zerbitzu publikoak, hiri antolamendua, etab.

Gaur egun Europako 34 herrialdetako 1.700 sinatzaile inguru daude. 28 hizkuntza desberdinetara itzuli da CMREko kide diren elkarteen laguntzari esker. lo q

Europan zehar Gutunak izan duen ezarpena neurtze aldera, CMREk proiektu pilotu bat garatu zuen 2013tik 2015era, ikuskatze-adierazleak prestatzeko. Adierazleen multzoa 22 hizkuntzatan dago eskuragarri; zeharkako zenbait elementu hartzen ditu (datuak, prestakuntza, etab.) eta Gutuneko 30 artikuluak biltzen ditu. Zorrotza, malgua eta erabilera librekoa da, eta tresna hauek lanabes osagarri osatzen dute tokiko eta eskualdeko gobernuei laguntza eskaintzeko arreta zein arlo lehenetsitan jarri behar duten hobeto ebazteko eta berdintasun arloko ekimenen eragina ebaluatzeko.

Genero berdintasunaren esparruan lan egiteko Europako Parlamentutik eta Europako Batzordetik jasotako laguntza eskertu nahi du CMREk.

indicators.charter-equality.eu



Berdintasunaren aldeko Europako Gutunaren Behatokia

Gutuna plazaratu eta handik urte batzuetara, CMREk on-line charter-equality.eu behatoki bat ere sortu zuen, berdintasunari zegozkion ekintza planak garatzea babesteko, ezarpena ikuskatzeko eta eragina lekuan bertan ebaluatzeko. Behatokiak jardunbide onak nabarmendu eta udal sinatzaileen arteko trukeak sustatzen ditu.

Gaur egun behatokia ez litzateke existituko gobernu suediarrak ematen duen laguntza finantzariorik gabe, CMREko kide den Suediako udalen elkartearekin (SALAR) elkarlanean.

Behatokiaren funtzioa CMREren Idazkaritzak, CMREren Berdintasunaren aldeko Batzorde Iraunkorrak, berdintasunaren alde lanean ari diren tokiko eta eskualdeetako ordezkariek osatutakoa, eta CMREko kide diren elkarteetako aditu talde batek betetzen dute.  

2015etik Galdakaoko alkate Ibon Uribe da batzorde burua, Euskadiko Udalen Elkartearen (EUDEL) ordezkari gisa.

charter-equality.eu