Bilbora iritsitakoan ikusi eta egiteko makina bat gauza daude, hiriko monumentuak ikusteko oinez paseatzea zein Nerbioi ibaian itsasontziz ibiltzea, autobus turistiko bat hartzea edo Artxandako funikularra probatzea hiriaren ikuspegi panoramiko ederraz gozatzeko. Horrez gain, «nahitaez» egin beharreko beste ekintzetako bat alde zaharretik «pintxoak» dastatzea da, edo Arte Ederren Museoan, Azkuna Zentroan edo Arriaga Antzokian kultura eskaintza zabalaz gozatzea. Zalantza izpirik gabe, hiritik atera eta inguruko naturarekin gozatzea ere plan ezin hobea da, Gaztelugatxeren edertasunaz edo Urdabaiko Biosferaz gozatzeko edo euskal kostaldeko olatu bikainetan surfa egiteko.

www.bilbaoturismo.net/BilbaoTurismo/eu/turistak