Bilbori buruz

Bilbok inguruneari, hiriari eta ekonomiari dagokien eraldaketa izugarria bizi izan du azken urteetan, eta Guggenheim Museo enblematikoaren irekiera izan da prozesu horren abiapuntua. «Bilbo efektua» izenarekin ezaguna egin da, eta aurrerapen teknologikoak eta arkitekturako diseinuaren berrikuntzak gidatzea lortu du, eskualdeko sustrai tradizionalekin bat eginez.  

Hiriaren enblema bisitatzea ezinbestekoa da Bilbon izanez gero. Guggenheim Museoa Frank Gehryk diseinatu zuen, eta Nerbioi ibaia menderatzen ageri da, hain zuzen ere hiriko iragan industriala elikatzeaz gain gaur egungo turismo beharrizanak eta iraunkortasun premiak ere asetzen dituen ibaia menderatzen. Ibaitik paseatuz gero beste txoko batzuetara ere iritsiko zara, esaterako Calatravaren zubira edota alde zaharrera; bertan, atzealde historikoaren bultzadaz bizi-bizi dagoen hiri eta denden giroa aurkituko duzu.

Kultura oso garrantzitsua da hirian, eta urtero makina bat pertsona aditu zein bisitari erakartzen dituzte hainbat museotan banatutako arte eskaintza zabalak, arkitektura aberatsak, galeriek eta bestelako kultura jarduera ugarik. Hiria inguratzen duen paisaia berdearen izaerari esker, «botxo» ezizena jaso du (euskaraz zulo txikia esan nahi du), eta paisaia horri esker ere Bilboko tokiko produktuen kalitatea bikaina da. Hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoa da Michelin izarreko jatetxe gehien dituen eskualdea per capita mundu mailan, eta, hortaz, turismo gastronomikoa egiteko helmuga onenetako bat da.

Halaber, ondare industriala izatearen ondorioz Bilbo agertoki bikaina da mota askotako biltzarrak, nazioarteko mintegiak eta bilkurak egiteko. Hiriak horrelako ekitaldiak hartzeko beharrezko ekipamendu, egoitza eta zerbitzu guztiak ditu, eta horren inguruko sari eta aipamenak ere eskuratu ditu. Bidenabar, aipatutakoari eta anfitrioi gisa lortutako esperientziari esker, Bilbo elkargunerako toki esklusibo eta aparta da.

Bilbo, hiri parekidea, anitza eta inklusiboa


Ekainaren 11n, 12an eta 13an Europa mailako arreta Bilbon egingo den berdintasun, aniztasun eta inklusioari buruzko eztabaidan egongo da. Aukera paregabea izango da ondorio garrantzitsuak ateratzeko, Europa hobe, justuago, inklusiboago eta gizatiarragoa eraikitzeko udalerriei eta eskualdeei laguntze aldera.

Berriki Bilbok Bilbo, Balioen Hiria proiektua abiarazi du. Europa mailako proiektu berritzaile honen helburua hiria hobetzea da, printzipio etikoei lotutako zenbait bikaintasun adierazletik abiatuz. Ekimen honen lehen urratsa balioen dekalogo bat sortzea izan zen, Balioen Karta sortzeko oinarri gisa erabili dena.

Bilbok, gainera, Unicefek emandako Hiri Adeitsua Umeekin, cziurtagiria 2018ko azaroan lortzea espero du. Hiri Adeitsua Umeekin ziurtagiriaren zigilua Unicefek ematen duen aipamen bat da, haur eta gazteen eskubideen alde herritarrekin koordinatuta eta elkarrekin egindako lanagatik.

2018ko urrian, halaber, Gizarte Ekonomiako Foro Globala. izango da Bilbon. Bizkaiko hiriburua izendatu izanak gizarte ekonomiaren esparruko sare global batekin bat egitea ahalbidetzen du, Seul eta Montrealekin batera, aurreko hiru foroak hartu dituzten hiriekin, hain zuzen ere. Foroa Europan egingo den lehen aldia izango da, eta ekitaldiak bultzada handia emango dio gizartearen beharrizanak aintzat hartuko dituen negozio ereduari lotutako politikak sustatzeko Udalak hartutako konpromisoari .

Gizarte justuago eta toleranteagoa garatzeko Bilboko Udalak hartutako konpromisoaren emaitza gisa, urte osoan zehar zenbait kanpaina ezartzen ari da berdintasunari, aniztasunari eta inklusioari lotutako balioak sustatzeko.